Tolosa (Gipuzkoa)

Esne-bezeroak

Esne-bezeroak Esnea etxez etxe partitzen dute. Bezeroak nola lortzen ziren kontatzen du. Esnea marmitatan eramaten zen, eta txantxila erabiltzen zen esnea neurtzeko; litrokoa edota litro erdikoa izaten zen. Esne-bezeroek esnea egosi egin behar izaten zuen. Egunean eguneko esnea izaten zen.
Esnea etxez etxe partitzen dute. Bezeroak nola lortzen ziren kontatzen du. Esnea marmitatan eramaten zen, eta txantxila erabiltzen zen esnea neurtzeko; litrokoa edota litro erdikoa izaten zen. Esne-bezeroek esnea egosi egin behar izaten zuen. Egunean eguneko esnea izaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nola iten zenuen zuengana erakartzeko jendea? Ze klaro hainbeste baserritarrakin zuek nahiko zenuen zuengana etortzea, esne eostea.
- Bueno, parrokianak'e bai. Ta etxeta'de bai, etxeta'de asko ematen zan leheno. Zea, esnia, guk gehiena etxetan ematen giñuzen.
- Ta nola iten zan tratua? Ze etxeta jun eta...
- “Este” hartu eta plazan nonbaite hartu ta "este”: “Holako tokitan bizi naiz ta eamango nazu etxea?" ta hola. Ba oain gutxi zeatu da hoi e, itxi hoi, leheno dena eamaten zan etxeta.
- Ta tratua iten zenun euneroako?
- Bai.
- "Etorri zaite honea [...]"
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai; eunero eoten zan etxeta esnia ta konfidantza haundin. Zeatikan esne ona ba beti saltzen zan ondo. Ta ordun izaten zan esne ona.
- Sukaldeaiño pasa ta.
- Bai, bai, bai, bai. Gu, Jesus! konfidantza haundiya izaten gendun esnezalekin.
- Ze eamaten zenuen marmitatan?
- Bai, marmitatan. Marmitatan eaman ta bueno horrek hainbeste litro behar dittu bi, hiru, bat t'erdi ta neurtu eta eskailleretan behetik gora iyo.
- Ta nola neurtzen zenuen?
- Zea bat.
- Kazoakin.
- Ez, harek izena zun txantxilla eo ez dakit ze izena zun. Hola, neurriya zan. Bat litrokoa ta bestia litro erdikoa izaten zan.
- Zer da ontzi bat txantxilla?
- Bai, bai.
- Burdiñezkoa-edo?
- Bai. Eta harekin neurtu eta igual marmitan erdiya arte [...] gora ta hari eman litroa eo bi behar zittuna o litro erdiya o behar zuna eman ta [...] behera ta geo beste batena. Hola, bagenduzkan.
- Ta jendek etxen nola gordetzen zun jasotako esne hoi?
- Egosi egosi itten zun han bertan ta eun guztiko esnia hurrungo eguna arte, Hurrungo egunen gosaltzeako bukatzen zuen.
- Ta frigorifikoik-ta?
- A ez, ez det uste.
- Egunen egunekoa?
- Bai, bai; egunen egunekoa, dena.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia