Tolosa (Gipuzkoa)

Arropa garbitzen, diru truke

Arropa garbitzen, diru truke Kaleko arropa garbitzen zuen, diru truke. Etxez etxe arropa bildu eta "labaderoan" busti ondoren, gurdian etxera eramaten zituen. Behin baserrian, arropa barrika batzuetan egosi ondoren, garbitu egiten zen. Auzoko errekan astindu eta urberrituta, lehortzen jartzen ziren. Ostegunetan entregatzen zuten arropa fardeletan bilduta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Kaleko arropa garbitzen zuen, diru truke. Etxez etxe arropa bildu eta "labaderoan" busti ondoren, gurdian etxera eramaten zituen. Behin baserrian, arropa barrika batzuetan egosi ondoren, garbitu egiten zen. Auzoko errekan astindu eta urberrituta, lehortzen jartzen ziren. Ostegunetan entregatzen zuten arropa fardeletan bilduta.

Transkripzioa

- Arropa kanpokoa garbitzen gendun guk. Bai. Gurdi, gu eta zan basarriya bi bizitzekua eta biyok arropa kaleko arropa garbitzen gendun, etxez etxe arropa biltzen eta han, zean labadoren labadora eo badao hor?
- Labaderoa?
- Labaderua. Hor busti ta gurdin behiakin etxea eaman. Geo egosi.
- Egosi arropa?
- Arropa barrika batzutan egosi eta geo garbittu eta esaten dizuten ur hortan erreka hortan astindu ta aklaratu ta atzea etxea eaman eta geo zabaldu. Egualdi ona zeonen zabaldu eta geo pleatu eta entreatu osteunen-eo hola.
- Ta egosi, nola egosten zenuen?
- Ba egosten gendun, zea zan “este” bidoia bezelako bat eta han subakin “este” likidoa ez dakit ze botatzen zitzaion, kaustika eo zeoze botatzen zitzaion ta harekin egosten gendun barrikan, eta geo osteunetan, nere ahizpa zaharrenak ibiltzen zan, ni ez nitzan ibili behin ere. Hua ibiltzen zan ba arropa entreatzen, berriz. Garbitu ta pleatu, pardelakin eta bakoitza bere etxeta.
- Ta garbitzen ahal zan?
- Bai, bai, bai. Zuri-zuri-zuri. Bai. Ordun ez zan, ez labadoraik eta ezer ez zan ordun.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia