Tolosa (Gipuzkoa)

Peritonitisa

Peritonitisa <p>1938an, peritonitis baten erruz, oso larri egon zen arren, aurrera atera zen. Ebakuntzari buruzko gorabeherak kontatzen ditu. Peritonitisa zela eta, jaunartzea urtebete beranduago egin zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-055-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1938an, peritonitis baten erruz, oso larri egon zen arren, aurrera atera zen. Ebakuntzari buruzko gorabeherak kontatzen ditu. Peritonitisa zela eta, jaunartzea urtebete beranduago egin zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiño hor neola, euki nun… egon nitzan oso gaixo. Euki nun peritonitis. Gerra garaian.
- Hori zer da, ba?
- Peritonitis da, ba, apendize zea iten dala. Ordun zan mortal. Bai. Gerra garaia zan, 1938. Hemen, hotel Oria daon hontan, klinika zeon, eta hor militar batek operatu zian. Baiño hain gaixki neon, osea, hilko nitzala. Eta tripa iriki baiñon kanpoko larrua pixkat josi zuen eta hala utzi ziaten. Eta hilda neola. Ya iñularra zan. Eta ordun etortzen zian moja batzuk [Belatekuak], ez dakit nola zian, sierba batzuk zian, etortzen zian gaixuak-eta zaintzea gauian eta. Apaizak axkeneko zeak-eta, bedeinkaziuak-eta bota ziaten eta maindire batian bilduta euki ziaten manta baten. Esan zuten “Gaua pasako deu hemen”. Eta nere ama eta moja, han etortzen zan moja, sor Remedios, haik gau guztin egon omen zian errezatzen. Eta ez nintzan hil. Eta zer gertatu zan? Etxea eaman ziaten eta, bueno, ba, atera nitzan nola-hala. Eta nola gaixki operatu ziaten, 18 urtera arte euki nun ikaragarrizko hernia, hola, […] bezela, hemen. Baiño ez nitzan atrebitzen operatzea, zeatikan, joe, ez nun operatzia nahi ezta… Ba, operatu zian Figueridok hortxe bertan eta oain oso ondo nago. Ta hola. Ta gero jun nitzan… horrengatikan, komuniyua in behar izandu nun hurrengo urtian, urtebete zaharragua.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia