Leihora irten eta tiroei ihes egin behar
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-039-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Tolosan nazionalak sartu ziren garaian, paper-fabrikan soldaduak egoten ziren; eta behin ozta-ozta libratu zen Gregoria heriotzatik, leihora atera zen batean tiroak bota baitzizkioten leihora.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urriaren 29a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: TOL-039/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Baiño goatzen zaitena da, sei urte izango nitun, sei-zazpi urte o... Tolosan, soldadu jun zien garaien gerra denboran, Arkauteneko fabrika, papeleran eoten zien soldaduk. Eta goatzen zait behintzet italianok zien, gorri-urdiñek eta borla zurikin, italianok garai hartan e? Eta atera nintzen hola... "O sea" guk genduken, zeak, leihok-eta bide, pasadizo bat aldea. Baiño pasadizo hortatik juten zan kanposantura. Kanposantuko bidea zan. Eta behin'e ez zait ahaztuko: atera naiz ume gisa, eta leihoa atera naiz, eta bastante aurrea atera nintzen, ta tiro [...] bota zizkien kotxetik. "Solamente" airoso sartu nintzen. Tirok bota zizkien e? Eta "solamente" ez det uste gehio arrimatu nintzenikan leiho hartara.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!