Bezeroekin harremana izatea gustuko izan du beti
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-035-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bezeroekin harremana izatea beti gustatu zaio. Oso gaztea zenetik dendan egin du lan. Bertan asko ikasi duela dio.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko irailaren 25a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: TOL-035/010
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Hoi ikastiaz aparte, garai igualian, ya dendan urte batzuk, publikuakin lanian
ni beti izandu naiz publikokin, "o sea", nahiz obradoren eon, ya bi obrero bazeren, aitta're bazeon, baiño nei gustazen zitzaian, jendearekin enkarguk hartu, tartak, [...] baldin bazan, ilusio pixka bat. Nei denda gustatzen zitzaian izugarri. Zergatikan hamalau urte arten larunbatetan nei jartzen ziaten dendan aparte saltzen larunbatetan. Ta ez nintzan juten eskolara larunbatetan. Ya permisoa eskatu zuten aittak, "o sea", gurasok, eta larunbat goizetan ni dendan ta pozik, pozik. Neuken jenden hartu-emana, o erreztasuna jenden tratua.
- Eta nunbait irakurri det handik asko ikasi zendula esan zendula?
- Hoixe ikasi dedala, hoixe. Bai, bai, bai, jenden hartu-emanakin asko ikasten da, zergatikan gauz bat dao garbi: zu dendan baldin bazare, ta edozein gauza iten ai baldin bazare, goxo ta in behar dezu. Baiño behin ere ez utzi zuri bizkar gaiñetik parre itea. Bi gauz dira. ta momentu bat aillatzen da izan behar da, ba bueno, bai, baiño normalki komertziantea baldin bada komertziantea, zea, komertziantea ba izaten da goxoa ta zea.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!