Tolosa (Gipuzkoa)

Ikastola gerra aurrean eta gerra ostean

Ikastola gerra aurrean eta gerra ostean <p>Gerra aurrean, ikastolan ikasi zuen Maria Doloresek. Gerra ostean, ordea, ikastolak ez ziren legalak eta tranpa ugari egin behar izaten zituzten ikastolak aurrera ateratzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-031-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra aurrean, ikastolan ikasi zuen Maria Doloresek. Gerra ostean, ordea, ikastolak ez ziren legalak eta tranpa ugari egin behar izaten zituzten ikastolak aurrera ateratzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zuek txikiyak ziñatenen'e bai, bazun ikastolak fama hoi, "euskeraz nola ikasiko due ba?" Ta...
- A! Bai. Geo bakizu zer zeon? Rezelua. Nola ez zeuden legalizatuk, eta tranpak in ber zian inspektoria etortzeko; ta Eskolapiok'e adibidez mesedia iten zuen, kartillak beak han han ikasiko balue bezela.
- Zuek txikik ziñatela?
- Ez, ez, ez, ni txiki... Ordun ez zan problemik, ordun ez zan problemik. Geo, esaten dizut, ikastolak Tolosan hasi zianian, adibidez, Eskolapiok, ba beren ikaslek balia bezela. Eta gero igual andereño titulodunik euskera ez zeon asko, eta batzuk titulua adosten zuen. Leno esan dizuten lagun honek esan ziten hoi, utzi zun bere titulua, utzi zuen prestatzen zuen horko andereñok balia bezela. Zeatikan igual zeuden batzuk titulo gabek. "O sea" denetikan.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia