Maria Dolores Leunda Artola
Tolosa (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Tolosako Iturralde baserrian jaioa, Santa Luzia auzoan. Ama anoetarra zuen, eta aita, berriz, jaiotetxe berekoa. Gerra aurrean, Maria Doloresek sei urte bete zituenerako, bi tokitan zeuden ikastolak Tolosan: bat Gorriti plazan eta bestea Laskurain kalean. Bera, Laskurain kaleko ikastolan hasi zen, beraz, ikasten. 11 urterekin, 1936an, batxilerrean eman zuen izena. Bere garaian ikastolako bakarra izan zen. Neska eta baserrikoa izanik, are harrigarriagoa zen bere kasua. Urte hartan gerra hasi zen. Batxilerra 'Sagrada Familia'-n, "Frantsesetan" egin zuen, ikastolak ez baitzuen batxilergoa egiteko prestakuntzarik eskaintzen. Valladolid-en egin zuen batxilergoko azterketa, eta hala atera zuen titulua. Ondoren, magisteritza ikasi zuen, eta gerra ondorenean Tolosako 'Laskurain' ikastola birsortzen aritu zenetako bat izan zen. Irakasle lanetan aritu zen geroztik, ikastolatik erretiroa hartu zuen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-031 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute