Tolosa (Gipuzkoa)

"Kulturak jendea berdintzen du"

"Kulturak jendea berdintzen du" <p>Lehen ez zen arrunta baserriko neskek batxilerra ikastea. Hala ere, Maria Dolores ez zen baztertua sentitu: diruaren eta odol urdinaren gainetik, kulturak jendea berdindu egiten duela dio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen ez zen arrunta baserriko neskek batxilerra ikastea. Hala ere, Maria Dolores ez zen baztertua sentitu: diruaren eta odol urdinaren gainetik, kulturak jendea berdindu egiten duela dio.

Transkripzioa

- Ordun emakume asko al zian batxillerra iten zuenak?
- Baserrikok oso gutxi. Baserrikok hemen inguruko Kaxilda ta ni. Kaxilda da ni baiño bi o hiru urte zaharragua izango da. Kaxilda ta ni. Eta kolejiyon ez, kolejiyon'e gure taldia zan haundiya ta giñan bost. Bestek iten zuen "cultura general" esaten zana. Batxiller iten gendun: beste kurso baten zian bi, batekoa'de izan zan, ta guria zan ugariya bezela, bost izan giñan. Eta, bueno, gaiña denak zian, bat abogadun alaba, bestia medikuan alaba, bestia denda inportantena. Ni nintzan, ba, "pues, la pobre caserita". Baiño behin'e ez naiz sentitu alde hortatik diskriminatua. Ta oaintxe bertan deitu dit haitako batek, lagun haundiya det. Eta nere konplejok izango nitun, baiño bueno, hoi denak ahaztuta daude zeatikan, gero azken baten, oaindikan'e batzuk badaude pentsatzen duenak odola urdiña duela beak, baiño geo ta gutxigo daude holakok. Azken baten, ba, kulturak eta horrek iten zaitu gero berdindu. Eta zuk nortasun pixkat baldin badezu, ez dezu uzten zure burua iñoiz zapaltzen. Pasau nitun e? Nere momentu txarrak pasako nitun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia