Ikastolara joateko arrazoiak eta hizkuntzekiko filosofia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-031-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan zergatik eraman zuten ikastolara aipatzen du. Hizkuntzak komunikatzeko tresna direnez, ingelesa eta gaztelania ere ikastea garrantzitsua iruditzen zaio, horrela mundura zabaltzen baikara.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 05a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: TOL-031/011
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Iritziak » Bizitzarekiko ikuspegia , Euskara » Beste hizkuntzak eta hizkerak
Transkripzioa
- Zure gurasok zek motibatu zitun, zu txikiya ziñala... Bueno, zure ama, zu ikastolan sartzea? Euskera zaletasunak...
- Bai, berentzako zan, berentzako zan, nere ama erderaz bueno juxtu-juxtu bere firma jartzen zekin, eta euskera zan basarrin euskera zan. Baiño zan baserriko euskera. Tema filosofiko bat ateratzen alperrik aiko zea zure aittonai esaten, ezta? Nei'de bai e?
- Baiño ordun ez zan pentsatzen, o beste guraso batzuk ez zuen pentsatzen "guk ez dakigu erderaz, ta gure seme-alabek ikasi dezatela", ta ordun erderazko eskola bidali ta...?
- Ez, "es que", ikastolan'e, klaro, ni iritsi nintzan hamaika urtera, baiño oain ikastolan erdera eta gero inglesa ikasten dan bezela, ordun inglesa ez zan pentsatzen, baiño erdera ikastia izango zan asignatura bezela. Pentsatzen det, harek segitu bazun. Zeaitkan erabat, erabat... Ez da logikoa erabat baztertzia erdera. Batzui hala irudituko zaie, baiño nik ez det pentsatzen. Aizu, mundun hirugarren hizkuntza da ta erdera ez dago despreziatzeik. Guk maite badegu ta guria bezela euskera ikasten badegu, askoz logikuagua da oain damakien prozesua. Ez dakit ze urte arte, lau urte arte o, euskera bakarrik ikasten due. Gero ya pixkana hasten dia erdera zeatzen. Eta ya beatzi urte daukadan illoba, ya zortzikin hasten dia inglesa, ta ideala hoi da. Aizu, mundun zabaldu in behar deu, eta beste jendekin'e tratatu in behar deu. Nik hoi daukat oandikan'e, hutsune haundiya, nik oain esango balie ""la varita mágica", ze nahi zenduke?", ba nik bat, inglesa ondo jakitia. Eta ya ez daukat harea ta honea ibiltzeko edadia. Baiño iruitzen zait personakin komunikatzeko ta mundun zabalen ibiltzeko, zu motxilakin askotan jungo zean bezela, inglesak baliyo dizula, ezta? Eta erdera'de bai. Erdera ez da despreziatu ber, nere iritzi.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!