Komunioa hartu aurretik marrubi bat jan zuenekoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-028-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Konfesioa nahi zenean egiten zen, baina kongregazio egunerako, denek konfesatu behar izaten zuten. Baraurik joan behar izaten zuten komunioa hartzera ere. Juanak behin marrubi bat jan omen zuen komunioa hartu aurretik, eta ez zaio oraindik ahaztu.
- Auzoa: Aldaba
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 18a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: TOL-028/019
- Kodifikatzailea: Miren Artetxe
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Eta, gaiñontzen, elizako konfesiok-eta noiz izaten zian o nola izaten zian?
- Hoi nahi zuen… nahi zanen. Baiño kongregaziokon konfesatu beharra zeon. Kongregazioa ez ziñen jungo konfesatu bare. Kongregazioa, esaten dizut, hillen lehendabiziko igande hortan jauna hartzea, kongregazioko zintakin hantxe juten giñen.
- Dotore jantzita.
- Oso dotore.
- Eta ze izaten zan? Meza aurretik konfesatzen zan?
- Bai. Por ejenplo, Aldaban ta herri txiki hoitan bai, ze larunbaten ez giñen juten. Meza aurretiken. O beste batzuk juten zien propio Aldabatiken kuadrillan Aldabaa, o jesus!, Alegria, konfesatzea. Haik juerga. Neska ta mutil juntatu ta Alegria atsaldea pasatzea. Baiño ohitturak holaxe zeren. Holaxe zeren.
- Eta zuei, apaiza zeon herrin ta zenbait pekatu konfesatzeak igual lotsa gutxi emango zun, baiño beste batzuk gehixeo ta…
- Bai, pekatuik eitten al gendun? Ze pekatu eitten gendun? Bueno, bueno! Bai, ze? Amai txokolatea harrapatu diot /harrapatuiot/ eo holako zeren batzuk. Bueno, bueno. Umekeri batzuk zien. Horreatik esaten dizut, gauza asko kanbiatu da oneako. Oneako. Oain mito batzuk dare lehengok. Oain apaizek ez dittue aittu nahiko. Ez dittue aittu nahiko. Gaztek ez dakit, igual pasako due /pasakoue/, baiño zaharrak darenak ez dittue aittu nahiko gauzek, baiño hala die. Egik hola die.
- Ta baraurik jun behar izaten zenduen, gaiñera.
- Bai, bai, bai. Ni gogoratzen naiz behin, umea nitzela, hillen lehendabiziko ostiralen, biden marrubin bat jan. Joe, baiño… marrubie jan nun, baiño komunioa hartu bare ezin geldittu. Etxen edozeiñek esango zun. Ta komunioa hartu nun. Baiño denbora askon euki nun pentsamentu hue, e! Marrubie jan nula, e. Ta ordun, gaiñea, izaten zan mingaiñen hartu ta esaten zuen hortzakin-ta ez zala ikittu behar.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!