Tolosa (Gipuzkoa)

Tolosan libre zena Aldaban bekatu

Tolosan libre zena Aldaban bekatu <p>Herri txikietan debekatuta zegoen lotuan dantza egitea, eta ia herri gehienetan neskaren bat bota zuten dantza lotuan egin izanagatik. Tolosa eta Alegian, berriz, libre zen dantza lotuan egitea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-028-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Herri txikietan debekatuta zegoen lotuan dantza egitea, eta ia herri gehienetan neskaren bat bota zuten dantza lotuan egin izanagatik. Tolosa eta Alegian, berriz, libre zen dantza lotuan egitea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kongregaziotik botatako emakume bat beti´re […]?
- A, bai, gaizki ikusia… Ezkontzeaiño ez dakit allegatzen zien, baiño guraso askontzako-ta behintzat… ez dakit. Ze, dantza pixkat ittea. Ta, esaten dizut /esateizut/, Asteasun ez zeon itteik eta Villabonan bai.
- Aldaban´e ez.
- Buo! Aldaban! Bueno…! Ezta hemen Ikaztegietan´e ez, e? Hemen´e bazien botatakok kongregaziotiken, e? Hemen, Ikaztegietan. Eta Alegrin bai, e?
- Hoi jakiten zan? Holako hoi bota duela kongregaziotik eta…
- Jakingo ez zenun, herri koxkorretan! Eske danok juten giñen ta bagiñikiun “hoi kongregaziotik botata dao”.
- Zuek, ordia, Aldabakok izanda, Ikaztegietako zea hoik enteratzen ziñeten?
- Hoixe entenditzen… […] dana enteratzen giñen! Baiña hemen motibo hoixe izaten zan. Ta Alegrin dantza ittea. Baiño Ikaztegietakok Alegrin in ezkeo, berdin botatzen zuen, e? Eta nik ez dakit nola ez zan… nola ez giñen jabetzen: “Guk zeatik ez deu dantza in ber, Alegrikok itten baldin badue /baue/?” Ta Tolosan eitten zan, eta herri haundietan danatan. Baiño herri txikitan ez. Ta herri txiki askotan, e? Askotan, askotan ez zan eitten.
- Ta hoi bezela diferentzi gehio bazian herri txikin ta herri haundin arten pekatu kontutan?
- Nik uste det apaizek pekatu kontue igualtsu esango zuela. Hoi pekatue igualtsue izango zan. Bakarrik dantzako hoi zan grabea.
- Ta zuek pentsatuko zenduen, gaiñea, ez? Jarriko ziñeten pentsatzen hoi pekatu zeatik ote zan o ze…?
- Ez dakit gehiegi pentsatu´re itten gendun. Hola egoten giñen. Nola abereei jartzen zaizkie hola tapa batzuk aurrea ikusteko? Hoixe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia