Tolosa (Gipuzkoa)

Mariaren Alabak eta luistarrak: neskak eta mutilak, denak kongregaziotan

Mariaren Alabak eta luistarrak: neskak eta mutilak, denak kongregaziotan <p>Neskak Mariaren Alaben kongregazioan izaten ziren, eta mutilak luistarren kongregazioan. Medailak izaten zituzten zintatik zintzilik, eta hilabetean behin hura jantzita joaten ziren kongregazioko mezara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-028-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neskak Mariaren Alaben kongregazioan izaten ziren, eta mutilak luistarren kongregazioan. Medailak izaten zituzten zintatik zintzilik, eta hilabetean behin hura jantzita joaten ziren kongregazioko mezara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun kongregaziok´e izango zien.
- Onbre! Kongregaziok? Zintakin juten giñen. Nik, oandik ez die urte asko, bota in nittun, baiño euki dittut kongregazioko zintak… beno! Ez dakit hamahiru-hamalau urtekin o hola jazten ziuen zinta hoi. Bitarten ez zan zintaik. Aurreneko komunioa ein eta gero izaten zan bigarren komunioa, hamahiru bat urtekin eo hola, hamabi-hamahiru urtekin. Eta aurreneko komunioa itten gendunen, juten giñen hillen lehendabiziko ostiralen jaune hartzea. Baiño ez gendun bat huts eitten, e! Eta gero, kongregazioa izaten zan hillen aurreneko igandea. Ta izaten giñen emakumek Marian Alabak, eta gizonak luistarrak.
- Ze koloretako zinta zan zuena?
- Urdiñe. Eta mutillek uste det zurie zuela.
- Eta medalla-o izaten zan?
- Onbre! Ama Birjiñan medallakin. Ta bere kaja txikik. Onbre, ahal zunak erosiko zittun, baiño. Medallan zinta bildu-bildu-bildu in ta kaja txiki hartan sartu ta gordetzen zan. Zea.
- Eta zer zenduen medalla danak igual-iguala?
- Ez. Beno, baiño danak gauza bat zeukean, danak zeuken Ama Birjiña.
- Baiño estilo diferentetakok.
- Bai, baiño danak igualtsuk, e? Danak igualtsuk.
- Eta nola izaten zan hoi? Bakoitzak erosi behar izaten zun?
- Bai, bai. Bai. Edo ez dakit… Ez, ez, erosi bakoitzek. Onbre, baiño danok… gurasok bazekien. Zinta hue erosi ta etxen medalla erantsi ta zinta jarri ta gero kaja ttiki batzuk izaten zien ta han sartu ta. Hue ezkondu bitarten. Eta ezkondu ta gero beste bat sortu zan —oain ahaztu´re in zait—, beste bat bagendun, zinta gorrie gendun. Baiño ez dakit medallan ze jartzen zun ez dakit. Baiño zinta… “apostolado” eo ez dakit […]. Hoi ezkondu ta gero. Gaztetan beti “Hijas de María” ta “Hijas de Jesus” izaten zien. Eta mutillei esaten zitzaien luistarrak.
- “Hijas de Jesus” zer zan beste kongregazio tipo bat emakumeena?
- Izen horrekin zeatzen zan, ez dakit. Guk beti Ama Birjiña ibiltzen gendun. Gu “Hijas de María”. “Hijas de Jesus” izango zien mutillek izango zien. Mutillek zinta txurie zeken; guk urdiñe genduken.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia