Tolosa (Gipuzkoa)

Ardi-gazta nola egiten zuen

Ardi-gazta nola egiten zuen <p>Ardi-gazta nola egiten den azaltzen du. Esnea jetzi berritan egin behar izaten da gazta, esnea epela dagoen artean. Gatzagia bota eta epelean uzten zen, su-ondoan. Gero malatsarekin jo. Malatsa gorostiarekin egindako egur bat izaten da, mamia nahasteko erabiltzen dena. </p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-027-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardi-gazta nola egiten den azaltzen du. Esnea jetzi berritan egin behar izaten da gazta, esnea epela dagoen artean. Gatzagia bota eta epelean uzten zen, su-ondoan. Gero malatsarekin jo. Malatsa gorostiarekin egindako egur bat izaten da, mamia nahasteko erabiltzen dena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gazta zeorrek ein izan dezu sekula?
- Sekula? Bai!
- Majiña bat aldiz…
- Eindako diruk baneuzke…! [Ondo] egongo giñeke gizona ta biok.
- Nola iten zenuten gazta?
- Gazta, ba, esnea ekartzen zun ta barreñoi bat jartzen gendun ta pasatu pasadoreakin, gaiñean trapu zurie jarrita. Gatzagie bota hurruna ta epelen su-ondon ondon jartzen gendun gazta, zea, pertz hoi, epelen egoteko. Epela behar zun. Ta geo, hartzen zunen, malatsakin jo. Malatsa ez dakit badakizun. Egur bat izaten da malatsa, jotzeko. Ta harrekin jo ta pixkaten utzi. Ta geo, mamie eskukin biltzen gendun alderdi batea.
- Malatsa ze izaten zan?
- Malatsa, ba, gorostikin eindako egur bat. Hiru eo lau adar izaten zittun, ta, hola, okertu ta zean sartzen zaixkion txulon, zeak, puntek.
- Txulon sartu o lotu?
- Lotu, lotu. Ta txulon´e bai, txulon´e sartuta´re bai. Txulon sartuta´re… ta han lotuta. Hure da malatsa.
- Zuen anaiak ekartzen zun etxeaiño esnia gazta iteko?
- Bai, marmittekin, marmittekin ekartzen zun, bizkarren.
- Jetxi berritan, ezta?
- Bizkarren. E?
- Jetxi berritan ekarriko zun.
- Bai, jetxi ta segittun. Hori epelen in beharreko gauza da ardi-gazta.
- Ta gatzagia farmazitik ekartzen zenduen?
- Ez, ez, arkumeana. Arkumeana. Kuratutzen zuen ta kuratutakua normalen ibiltzen gendun.
- Eta, ordun, gatzagia bota. Ta hua noiz antzematen zaio punttun daola?
- Ba, hamabost bat minitu. Holakon bat, ezta? Normalen, hamabost bat minitu.
- Joxe Mari: Gero bihetzakin…
- Geo behatzakin´e bai. Geo, asko xamar hartu ezkeoz´e gazure ateatzen hasten zitzaion zeai, mamiei. Erreza zan ateatzen.
- Geo mami hura eskuz biltzen zenduen?
- Biltzen nun, bai. Hola, hartu xuabe-xuabe, ta bea etortzen zan tiraka baztarrea.
- Ta gero harekin?
- Harrekin, moztu kutxilloakin ta trozok, zea, ontzin sartu ta [fin].
- Kutxilloakin mozten zenduen?
- Bai, kutxilloakin moztu. Kutxilloakin.
- Ez zan egurrezkoa o…?
- Ez, ez, oain daon [paletaik]… oain pala batekin´e moztutzen due, baiño guk kutxilloakin. Hoik kantidade asko itten dittue ta diferente eitten gendun guk.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia