Tolosa (Gipuzkoa)

Gazta egiteko tresnak

Gazta egiteko tresnak <p>Gaztak egiteko egurrezko moldeak erabiltzen zituzten. Prentsa nolakoa zen kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-027-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztak egiteko egurrezko moldeak erabiltzen zituzten. Prentsa nolakoa zen kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta moldek-edo izaten zenituen, ontzik?
- Moldek bai. Moldek bai. Aurrena, aurrena egurrezkoakin aritzen giñen, eskuz dena. Baiño geo makina bat ekarri gendun egurrezkoa ta harrekin sartu molden ta eitten giñuzen. Baiño eskukoakin ein behar dezu /behazu/ zeorrek […],haik eta gazurek denak kendu bitarten, eta ontzin utzi hurrungo otordue bitarten. Ta geo ordun ateatzen zan zumitze. Kendu ta sekatzen jarri.
- Eta gero ekarri zenduen prentsa?
- Prentsa, bai, egurrezkoa.
- Nolakoa zan?
- Nolakoa? Ba, nola esplikatuko dizut nik? Hola, barra bat beheran. Beno, beheran hankak; ta geo barra bat gaztak jartzeko. Gureak zittun hiru —hiru, ez dakit lau zittun—egurrek, hola, goitik behera sartu ta geo gazta sartzen zendun azpin. Ta geo burni batzuk zittun hola tiran jartzeko, ta harrie jartzen giñun burni haitan karga eukitzeko, […], gazure ateatzeko. Hala itten gendun gazta.
- Eta zenbat denboran eukitzen zan?
- Goizen in ta iluntzen atea. Ta illuntzen eindakua goizen atea. Ta gatzetan´e igual. Gatza ontzi baten jartzen gendun, gatza hartzeko. Ta goizen itten zana iluntzen atea, ta illuntzen itten zana goizen atea.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia