Taloa, ez; ogia, bai
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko ekainaren 02a
- Iraupena: 0:01:18
- Erref: TOL-022/014
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
- Nik behintzat taloa baiño, txarrena izanda're, ogie nahio nun. Mutil koskorra nintzela gerra denboran'e ogie txarrena bazan'e taloa baiño nahio nun nik... beti nahio izaten nun. Beste batzuk, berriz, taloa gustoa. Ta oain'e ez naiz talozalea izan behin'e. Batzuk, "taloa probatu behar diu"... nahi baezue probatu, nik ez zeukat /etzeukat/ inbidirik...
- Nahikoa janda [...]
- ... bai taloa jateko.
- Zuek goizetan adibidez taloa jango zenduen o goizetako´re ogiye izango [...]?
- Goizetan batzutan bai ta eguardin´e bai taloa jan izandu zan, gauen´e bai ta... nola zeon ogie ta. Baiño guk ogie dexente sortzen gendun e nolabait'e... ogie dexente.
- Etxen iten zenduen?
- Etxen , etxen itten gogoan dauket nik.
- Amak ingo zun?
- Amak, bai. Ama taloa erretzen´e ona zan. Baiño ama baiño hobea zan arreba, taloa erretzen. Bai. Donostin bizi da oain. Taloa erretzen oso ona. Harek itten zun taloa mehe-mehe-mehea. Ta haren taloa itten zan holaxe puztu-puztu. Handik zemaittek jaten zittun lau ta bost talo aide! zeati puztu mehe-mehe-mehea. Ta ama zanak itten zun berriz pixkat lodixeoa. Handik lehentxeo geatuko ziñen jaten. Hoi bai.
Egilea(k): edumugi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!