Tolosa (Gipuzkoa)

Iluntzean, errotara

Iluntzean, errotara Gerra denboran, ehotzea galarazita zegoen, eta iluntzean joan ohi ziren errotara. Urkizuko "Otsagain" eta Albizturko "Ugarte" errotetara joan ohi ziren. Errotariak eramandakoaren erdia hartu ohi zuen. Errotara joaterako, etxean neurtu ohi zuten garia. Alea neurtzeko zer ontzi erabiltzen ziren aipatzen du: lakaria, gaitzerua, anea (lau gaitzeru)...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denboran, ehotzea galarazita zegoen, eta iluntzean joan ohi ziren errotara. Urkizuko "Otsagain" eta Albizturko "Ugarte" errotetara joan ohi ziren. Errotariak eramandakoaren erdia hartu ohi zuen. Errotara joaterako, etxean neurtu ohi zuten garia. Alea neurtzeko zer ontzi erabiltzen ziren aipatzen du: lakaria, gaitzerua, anea (lau gaitzeru)...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta izaten zan hemen kontrabandoik o?
- Kontrabandon jendea ibiltzen zala esaten zen, baiño guk kontrabandoa izaten gendun gariye o hola hartu ta gerra denboran-ta zan ehotzea ta ez zuen uzten errotan. Bat Otsagain, bakizu.
- Hemen azpikoa.
- Azpialdeko hoi. Horrea're bai, ta zeara ere bai. Albisturko Ugarte ba al dakizu nun don? Harea´re junda gare. Iluntzen jun ta gauen hamabik aldea arte o ordubik aldea arte han eon. Ta berrogei kilo ematen baziñun, hogei kilo harek kentzen zizkitzun. Ta kaixo motel etxea bueltan.
- Ta orduako pixatuta ematen zenduen gariya?
- Bai, pixatuta o neurtuta o. Izaten zan lakarie're bai. Ta bestea izaten zan gaitzerue. Ta lau gaitzerukin itten zan anea. Ta ba bai gutxi gora behera kontuk ondo ateratzen zien.
- Ta lakaria edo zenbateko kentzen zuen?
- Zea, esaten dizut /esateizut/ ba, ordun nahi zuena. Ez zeon /etzeon/ neurriik, nahi zuena. Ehotzea kuestioa, ogie itteko ta ekartzeko.
- Ta ze iten zuen gauez zabaldu errota?
- Bai, gauez-ta aritzen zien. Hala´re harrapatuko zittuen nahi izan ezkeo baiño, beti guardia zibille o kristoa izaten baizan. Ta gauez. Ta Ugartetik honea baso hoitatikan gauez etortzen giñen. Hartuta iriñe ta astokin. Han hola zan.
- Ta ze juten ziñaten mutil koskorrak o ya gazte samarrak?
- Gazte samarrak eta, hor koskor-koskorrak ez. Ta gerratik gero're gure etxetik aitta zana ta morroia're bai ta, juten zan ta. Etxen'e bagendun geo, garie-ta pixkat ehotzeko zea bat, makina o zea. Baiño beti ogie-ta itteko iriñe, errotan bezalako iriñe ez baidu itten, latzagoa o zea. Ta hola.
- Ta etxen zer zan kafia ehotzeko makina hoitako bat?
- Ez, handixegoa zan, handixegoa bagendun guk. Baiño hain irin ona on-ona ez itten. Baiño ordun zeoze ogie iñ ezkeo, gustoa.

Egilea(k): edumugi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia