Tolosa (Gipuzkoa)

Babarrunak, garia eta abereak ezkutatzen

Babarrunak, garia eta abereak ezkutatzen Gerra ostean, babarruna gordetzen zuten ganbaran. Belarraren azpian garia ezkutatu ohi zuten. Abereen partea egiterako garaian, ez zuten baserrian zeuzkaten behi guztien berri ematen, eta Tolosatik "guardabinoa" bisitan joaterako behi batzuk ezkutatu behar izaten zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-022-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra ostean, babarruna gordetzen zuten ganbaran. Belarraren azpian garia ezkutatu ohi zuten. Abereen partea egiterako garaian, ez zuten baserrian zeuzkaten behi guztien berri ematen, eta Tolosatik "guardabinoa" bisitan joaterako behi batzuk ezkutatu behar izaten zituzten.

Transkripzioa

- Gerra denboran ezagutu gendun. Ordun'e gose gutxi e. Babarrunak-eta gordeta-ta itten giñun ez pentsatu.
- Ez harrapatzeagatik?
- Ez harrapatzeagatik. Guren goien kuarton bat, hola, zulo bat, hemen hor itxiko balitz bezela ta goien ganbaratiken sartu harea babarrunak gordetzeko ta, goitik. Ta hantxe eukitzen gendula.
- Beste zeozer gordetzen zenduen?
- Ordun belarren azpin garie o zeoze o beti zeoze ahalegiñe. Ta behiekin'e apuntatzea dana txarra zala, ta gutxigo apuntatu ta, zea, "hemen dator Tolosatik guardabinoa". "Guardabinoa" esaten zitzaion ordun oain aguazillei-eta esaten zaien bezela. "Guardabinoa hemen dator", ordun ta, dios, behiek hartu ta han goitik behera puxka bat ixkutatu´re bai batzuk, hue jakitten zanen.
- Han bason baten euki lotuta eo...?
- Ba hortxe behera, bertan ixkutatu. Holaxe.

Egilea(k): edumugi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia