Apaizaren meza isila
- Auzoa: Urkizu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: TOL-019/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren jarrera
Transkripzioa
- Ta geo eun baten gerra denboa etorri zan, gerra etorri zan ta hemen bazien ba gorrik eta naparrak ta relijiosok gorri xamarrak bazien nonbait eta apaizak nonbait desapiua in zien. Meza ematen harrapatzen bazaittu hil ingo zaittu, desapiua nonbait in zien ta apaiza ni jun nintzen beti bezela monagillo apaizai meza launtzea ta ta apaiza han zeon zai ta ni sartu nintzen garaien atea "ra“ itxi ta meza ixilik eman gendun. Meza ixilik, geo zintzarriya jotzen gendun; oain ez da jotzen, baiño ordun zintzarria jotzen gendun meza erdiko garaien ta zintzarria jotzen gendun, ta bai mezako garaien ta geo santu denboran'e baita hiru bat aldiz mezan jotzen gendun zintzarria fuerte jotzen gendun ta apaizak esan ziun: "zintzarria ez jo, zintzarria gabe meza ixila eman behar deu". Ta iñor ez zan apaizan neskamea segurasko izango zan atze-atzen, iñor ez zan besteik. Ta meza ixil-ixillik eman ta martxa! geo eskola, etxea jun ta [...] inda, ematen baldin baziun oillaskoa, bai.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!