Martinek ogia lapurtu zuena bera izan zela aitortu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-014-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Behin, bi ogi harrapatu zituen baten ordez. Fraideak konturatu, galdeketa egin eta Martinek berak lapurtu zituela aitortu zuen. Fraide euskaldunaren barreak. Martinek ez zekien erdaraz garai hartan.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko martxoaren 31a
- Iraupena: 0:03:10
- Erref: TOL-014/012
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Fraideak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Hala, etorri zien bi gizon hoik…
- Egon e. Ahaztu zait nun genbiltzan. A! Zuek fraileei ya lehenengo egunen ogi bat lapurtu, hurrengon bi…
- Hurrengon bi, bai, hurrengon bi. Valle de Valdegovía zan hoi, e? Arabako zea zan hoi, Angosto. Hola. Bai. Bale. Hurrengon bi eraman nittun. Ta geo, etorri zien bi apaiz, bi fraile etorri zien. Lanen ari giñen tokira, [aizu], izenez deitzen […]: “Aizu, etorri honeaiño”. Ta aurrena buru itten zuna o pixkat zeatzen zuna hari deittu ziuen. Ta bueno. Esan nun “Ño!Arrazoi txarren bat badiu”. Hala, behera jeitsi zan hure. Harrekin hizketan nabillela, euskeraz-erderaz bietara iten zun harrek, ta hola ta hola […]. Harek ez zekila ezer, harek ez zekila ezer, harek ez zula zeatu […] eta hola ta. Bueno. Besteei galdetzeko harri galdetu zien bezela ta zer esaten zien. Ta hola. Hure jun zan ta hurruna nei, “Martin etorri!”. Esan ziten, “Beira —lagunek esan ziten—, oain hiri deittuko die ta eorrek jakingo dek ze esan behar dieken. Galdetzen diken garaien eorrek jakingo dek ze erantzun behar deken”, “Bai, nik pentsatuta zeukeat” esan nion, “A, beno, hobeto ordun” esan ziten. Hala jun nitzen. Ta “dak” eta jarri nitzen han. Bat alde bateti ta bestea besteti, ta ni oain naun bezela, zure aurren. Han jarri nitzen bin aurren, holaxe. Ta, bueno. Ta, bai, nola ogiik faltatu zaizkien eta… erreka haundi bat zeon han ta handikan pasatuta-eo bakarren batek gauen-eo zertuta, sartuta-eo harrapatu zittun eo zean ta… Ez zekiela, ta gauzek… gu giñen eo ez giñen jakin in behar ziela, gauzek jakin in behar ziela ta hola ta hola ta… Esan nion, esan nun: “Ez euki iñon zeaik. Iñon errezelo txarrik ez euki — esan nien hola—, ogiik harrapatu dittuna ni naiz” esan nien. Uuu… mekauen sos, hola. Kastillanoa hure, hola; entendittu zun nahi beste harek. Esaten zian: “¿Todavía tienes valor? ¿Todavía tienes valor para decir eso?” esan ziten hola, “Pues —esan emen nion —, pues, señor, el hambre no tiene límite” esan emen nion. Ez dakit hala esan nion! Hala, behintzat. Hasten da /hastea/ euskaldune parrez! Bestea serio ta… Gero, bueno.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!