"¡Vamos a morir!"
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-012-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gogoan du Urkizutik jaisten ziren soldaduek beherakoan "vamos a morir" esaten zutela.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 05a
- Iraupena: 0:01:46
- Erref: TOL-012/007
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Hernialden ez zan beste istoriik izan, ez zan...?
- Beste istoriik izan? Ba ez, soldadun, Urkizutikan etorri zian soldaduk goitik behera, gerra bukatzea o zeatu zan garaiyan. Frentia Tolosako mataderoko hortan zeon frentia. Ta soldaduk nola jetsi zian, bai, Urkizu aldetikan, "¡Vamos a morir! ¡Vamos a morir!" esanez.
Hala esaten zuen
- Bai, hala esaten zuen.
- Baiño ze soldadu?
- Soldadu pilla.
- Naparrak?
- Ez dakit naparrak zian o zer zian, nik ez nion ordun galdetu momentu hartan. Ez dakit, haik handik jetsi zian, ta bestek hemen zeuden, "así que"... Hoik puntatik punta ibili zian. Ez naiz hola besteik zeatzen.
- Ez zan ikusi soldaduik eta zuen etxe ingurun?
- Ez, ez, ez, ez, han pasa bakarrik in zian. Han pasa bakarrik in zian. Oain, hemen Tolosan bai. Gure etxe ingurun, kuartelen, garai bateko plaza [...] kartzela hortan, ta hor denbora askon eon zian soldaduk.
- Ta zuen gurasongandik eta notizik jasotzen zenituen horrena?
- Zeiñenak?
- O zuen etxen bazan baten bat ordun Tolosako etxen?
- Bai, bai, bai, bai, soldaduk hor eon zianen? Bai, bai. Momentu baten, izango zan aitta bakarrik eon zana, aitta ordekua bakarrik eon zana. Bestek esan dizut Hernialden nola zeuden. Hola, gaiñantzen ez. Gaiñantzen ez zen etxen gorabeheraik izan.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!