Bernabe Bergara Aginaga
Tolosa (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Zizurkilen jaioa da Bernabe, 'Fraisoro' sehaska-etxean. Oso txikitan hartu zuen Tolosako Montescue auzoko familia batek beraien etxean, eta beti sentiarazi dute eta sentitu izan da familia horretako partaide. Haurra zela Hernialdera joan zen bizitzera, amonaren etxera, eta 11 urterekin morroi joan zen Leaburura, eta ondoren Gipuzkoako herri askotan ibili zen morroi (Leaburun, Albizturren, Zerainen...). 14 urterekin, fabrikan lanean hastea erabaki zuen, Tolosako 'Curtidos y Derivados'-en. Baina morroi lanetara itzuli zen 15 urterekin, berriz ere Tolosako 'Engomadora Moderna'-n lanean hasi arte. Ondoren, Anoetako paper-lantegi batean ere aritu zen lanean, eta handik hartu zuen erretiroa. Azken urteetan Berrobin bizi izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-012 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute