Tolosa (Gipuzkoa)

Familian beti oso ondo tratatu izan dute

Familian beti oso ondo tratatu izan dute <p>Ama ezagutzeko aukera eman ziotenean gaztetan, ez zuen nahi izan. 27 urtera arte morroi ibili zen jatekoa lortzeko. Adoptatu zuten familian oso ondo tratatu izan zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-012-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama ezagutzeko aukera eman ziotenean gaztetan, ez zuen nahi izan. 27 urtera arte morroi ibili zen jatekoa lortzeko. Adoptatu zuten familian oso ondo tratatu izan zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zizurkilgo sekretariyuak esan zian ba ezkontzeko agirik ateratzea jun nintzanen, "fe de bautismo" ta ateratzea jun nintzanen, esan zian... Ta gaiñea esan zian, "Ama ezautzeko gogoik ba al daukazu?", ta hain zea ibiliya neon ni, baserrittik baserria morroi ta famili haundiya. Beatzi, beatzi senide giñen, senide ni ordeko, baiño beatzi senide. Ta ibili giñan, ba, hok esaten duen bezela. Gerra ondun, [...] ailleatzeatikan, baserritan ibilli naiz ni hogeita zazpi urte arte.
- Morroi?
- Morroi, bai, eon naiz, eon naiz Ormaiztegin, geo zazpi urte t'erdi in nittun Zeraiñen, ta hola. Handikan penakin atera nintzen, lagun batek deitu ta enpresa etortzeko
ordura arte etxian? Kuriosidadia, ordekua ta bestek berdin-berdin tratatuk zian? Ez zan antzematen diferentziik?
- Kasik nik ezautzen dedala, kasik, neroni hobeto.
- Bai?
- Bai. Egiya esan behar badet, bai. Ta nik haregatikan ni beharbada ez nintzan prekupatuko. Gaizki tratatu baniñuen akaso, gehixeo espabilatuko nintzan, baiño ez, ez, ez nun izan nunbait.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia