Tolosa (Gipuzkoa)

Harribitxiak galdu...

Harribitxiak galdu... <p>Umetako oroitzapenak kontatzen ditu. Auzoko neska batek eraztunak egiteko harribitxiak utzi zizkion; bueltan eskatu zizkionean, Joakinak galdu egin zituela kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-002-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako oroitzapenak kontatzen ditu. Auzoko neska batek eraztunak egiteko harribitxiak utzi zizkion; bueltan eskatu zizkionean, Joakinak galdu egin zituela kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zu txikiya ziñala, ze rekuerdo dauzkezu, hola, baserrikoak, polittenak?
- Nik eskolan… ni oso txikitan hasi nitzen eskolaa. Han baso-biden jun behar izaten gendun. Geo, esan det, ba, lehen, bakarrik [handik geldittu] nitzen. Aldamenekok-eta, goiz… gutxi zien bestela´re, baiño goiz eskola utzi zien haik. Ta neska bat nun han herrin kontrakoa. Ta nik bakarrik ez ba hainbeste zea, ta pitxie, eraztunak-eta itteko badakizu nola izaten dien. Eraztunak-eta itteko zeak egoten die /egoteie/, ba?
- Harribitxik?
- Bai. Hoik. Harrek eman zizkiten. Neonek ez nun izaten, ta harrek ematen zizkiten. Ta nik ein´e bai. Ta geo bueltan eskatzen zizkiten! Baiño nik galdu. Ta “Bai, hure eman beharko dian /beharkoian/! Ez haiz… nere aittek bestela eskupetakin botako hau!”. Ta enee! hoi bildurre! Bildurre ordun sartzen zitzaiten nei.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia