Donostia (Gipuzkoa)

Bizikletan ibiltzen zen

Bizikletan ibiltzen zen Umetako jolasak. Arboletara igo, bizikleta... mutilekin ibiltzen zen. Bizikleta 18 urterekin izan zuen, lehenago ez. Esneak partitzen eta pentsua ekartzen ere bizikletan. Behia izaten zuten. Etxean ikasi zuen irakurtzen eta idazten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak. Arboletara igo, bizikleta... mutilekin ibiltzen zen. Bizikleta 18 urterekin izan zuen, lehenago ez. Esneak partitzen eta pentsua ekartzen ere bizikletan. Behia izaten zuten. Etxean ikasi zuen irakurtzen eta idazten.

Transkripzioa

-Eta zuk umetan e… zure umetako jolasak-eta zeintzuk ziran?
-Uuu, ni mutillak bezela nitzan, e. Arboleta iyo, bizikleta… bizikleta asko gustatu zait. Bizikletan asko ibili naiz, mutillak bezela, e. Bueno, anaiya´re karreratan-ta ibiltzen zan, ta haikin juten nitzan ni, e.
-A, bai?
-Bai, bai, bizikletan haikin juten nitzan. […] asko gauza, baiño…
-Orduan bazenun bizikleta´re.
-Bai, bai, bai. Bai, baiño bizikleta banun, baiño igual e ba... hemezortzi urte o... Bai.
-Hemezortzi urtekin?
-Bai, lenao ez, e.
-Klaro...
-Lenao ez.
-Garestiya izango zan bizikleta eukitzia...
-Bai, bai. Bai, eozeiñek ez zun izaten, baiña... ez takit nolaz, baiño nik banun bizikleta. Bueno, ta gero bizikleta banun, baiño “carga y descarga” iteko ere bai, e. Esnia partitzen ibiltzen nitzan bizikletan, geo pentsua ekarri beharra baldin bazan, zeatikan basarri erdi o hola bizi giñan, eta pentsua ekarri behar... ere bai bizikletan ekartzen nun nik, e!
-A, bai? Nondik?
-E, Antiguatik. Benta Berritik. Bai.
-Orduan animaliyak-eta...
-Bai, behiya eta txahala eukitzen giñun. Eta ni behiya jezten-ta /da/ ikasiya naiz, e. Geo lanea jun bihar izandu nun, baiña bai.
-Orduan umetatik lanian.
-Ba ume-umetatik. Ume-umetatik lanian. Nik… letzen ta /da/ zean ikasi nun etxian, zeatikan esaten ziaten: “Es que tienes que hacer”. Eta gabian hasten nitzan, eta gelditu baik eta ordun ikasi nun nik. Etxian, al nun bezela.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia