Maria Eugenia Uriarte Urretabizkaia
Amarotz auzoa; Tolosa (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Joxepa Urretabizkaia zuen ama, Amarozkoa eta etxekoandrea. Aita, Inazio Uriarte, Ibarrakoa zen eta 'Noruego' fabrikan aritzen zen lanean txofer gisa. Tolosako Santa Maria plazan jaio zen Maria Eugenia, baina Jabier Goenaga Aiestaranekin ezkondutakoan, Amarozko Agirrenea etxera joan zen bizitzera. 14 urte zituela, Amarozko paper-fabrikan hasi zen lanean, eta handik atera zuen bizimodua 40 urtez. Hiru seme-alaba izan zituen. Ahaztuen Oroimena taldekoek ere egin zioten elkarrizketa Asun ahizparekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-059 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
TOL-060 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
TOL-078 | 2016 | Ahaztuen Oroimena | Aitor Bereziartua - Patxi Ibarzabal - Alberto Unamuno |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute