Sukarrieta (Bizkaia)

Dotrina eta lehen jaunartzea

Dotrina eta lehen jaunartzea Dotrina don Juan Añibarro zeanuritarrak ematen zien. Astelehenez izan ezik gainerako egunetan izaten zuten dotrina. Egunen batean abadea falta izanez gero, postu egiten zirela dio, jolasteko aukera izaten zuten-eta. Lehen jaunartzea goizeko zortzietako mezan hartu zuen. Etxera bueltatu, txokolatea hartu eta hamaiketako mezara bueltatu behar ziren. Txarolezko zapatak eta marinel arropak jantzita egin zuen jaunartzea. Gauza gutxirekin pozik bizi ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SUK-002-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Dotrina don Juan Añibarro zeanuritarrak ematen zien. Astelehenez izan ezik gainerako egunetan izaten zuten dotrina. Egunen batean abadea falta izanez gero, postu egiten zirela dio, jolasteko aukera izaten zuten-eta. Lehen jaunartzea goizeko zortzietako mezan hartu zuen. Etxera bueltatu, txokolatea hartu eta hamaiketako mezara bueltatu behar ziren. Txarolezko zapatak eta marinel arropak jantzita egin zuen jaunartzea. Gauza gutxirekin pozik bizi ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Dotriñie Don Juan Añibarro Zeanuriko semiek emoten oskun dotriñie, astelehenetan izan ezik egun gehixenetan. Ta falta zanien, ba, poztu eitten gintzezan, ta bertan olgetan ibiltteko ta bestie. Baia han elizpien banku zuzen baten hantxe jarriten gintzezan ta, bueno, hantxe hartu genduzen lehenengo... hori, erlijiño gauzek ta bestie ta lehenengo jaunartzie ta. Goguen dekot lehenengo jaunartzie ta goizien zortziretako mezan. Ta guretik elizara egongo diez... egongo direz, ba, hoixe, kilometro bat eta erdi edo- Ta, ba, bueno, goizien gure jaune hartun, etxin txokolatetxue hartun, ta hamaiketako mezara atzera. Ta hoixe dekot... Zapata txarolakaz ta mariñel jantzinde ta holantxe. Ta gauza gitxigez, baia pozik bizi gintzezen gu txikitten lehen. Bai, gaurko... bai, esaten daben moduen, “lo poco gusta, lo mucho cansa” ta gu ez, gu ondo, gauze gitxigez ondo bizi gintzenzan.

Egilea(k): Aiora Unzeta (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia