Lokala gora, lokala behera
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Ainitze Oruesagasti
- Data: 2015(e)ko abenduaren 23a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: SOR-098/022
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia
Transkripzioa
- Lokalan konturik bizi izan dozue edo…?
- Gurian egon zan, ba "Benga, nahi dou lokala, ez dakit ze", baiña gu frontoian egoten giñan. Eta gero bai in genduan, ikastola azpiko... oin ya ez dau, oin haurtzaindegixa dauan leku horretan zeren... ee... zela da? Eee.. ginasian-eta erabiltzen… Bueno aldagelak!
- Bai, aldagelak.
- Horrek okupau in genduzen. Gero bota in ginttuen eta holan, baiña bueno. Eta hor hola. Ba, bihar genduan leku bat berotan egoteko eta apurtu genduzan atiak eta han sartu giñan. Bai, hori in genduan. Baiña gaur egun da danak ya lokala eta… Eta gero, ba, hori, Gaztelekuan be bai pasatzen jakun, osea, ya zailla zala... sartzen badira lokaletan, gero berriro ataratzia... ez bada…
- [...] eremu bat igual galtzen da, ezta?
- Bai.
- Badauka, bueno, kuadrill... talde... zure taldetxo identidade hortan bai sendotzen zara, baiña gero…
- Karo.
- ... aislatzeko puntua be bada, ez? Igual kanpora begira edo…
- Bai, ta gero eurak be bai kritikatzen dabe hori, e, "Bai, askotan ez gara harremantzen ez dakit zer... Orduan, da be bai topatzia... jo, ba, igual in bihar da lokalen arteko gauzak eta. Ez dakit, beste saltsa bat sortu bihar da hor, osea, pixkat harremanian ipintzeko eta... eta hori, harreman hori be euskeraz sortzeko ahal bada.
Egilea(k): Nerea Plaza (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!