Soraluze (Gipuzkoa)

Aita maisu handia perretxikoak biltzen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-084-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Perretxiko-zalea izan da Felix. Aitarengandik datorkio zaletasuna. Perretxikorik ez zegoen egunetan ere, aitak ekarri egiten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zu perretxiko zalia, ortuzaina eta amorratua zara, ezta?
-Bai, bai, bai. Perretxikutan aitta zana zan ona.
-A bai?
-Gure aitta zanak lehen esan dotsut lana eitten [zuela] Ariasen. Ba orduan denpora haretan haren moduko perretxikutalaririk ez euan Plaentxian. Eta ibiltzia gustatzen jakon eta errez ibiltzen zan. Igarra zan eta, iao!, ibilli..., bueno!, hari jarraitzia zan... Bueno, kasua behintzat honek Ariasenian, Arias berak uezabak esaten ei otsan askotan, baten baiño gehixaotan: "Gaur urteizu nahi dozun orduan eta ekarridazuz neri perretxiku batzuek. Ta igual atsaldeko lauretan edo urten eta emon hor goiko buelta, Po-Pol aldetikan hor zera bueltak emon zerian, ekarri, ta haura pagau ta kinzenia, osea, jornala be pagau itten otsan. Bai, detallia zerak, uezabak. Ta gero ekarri harek asko eitten zeban. Hamen anekdotak harenak be badaoz. Bate ez euan egunetan, ezer ez euen egunetan be harek ekarri eitten [zuen]. Hamen jentia, Gilaneko Taberna, badakizu Gilaneko Tabernia zein dan, ezta? Han egoten zien batzuek apustua einda igual. Porke haura sartzen sanian, osea, bajatzen zanian goittikan ba Gilanian txikito bat jo barikan ez..., erakustia ta gustatzen jakon ba beran zeori. Ta "Aber, hi, Paldai, hamen apustua ein juau, aber, ez duala hainbeste ekarri ta baduala ekarri. Benga, etara dakazenak". Ta-ta-ta, etara ta betik. Bai esan zebanak irabazi. Gogorra, gogorra zan perretxikutan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia