Felix Suinaga Arrazola

Soraluze (Gipuzkoa) (1933)

Biografia

Soraluzeko Baltegieta kalean jaio zen. Aita Bergarako Paldai baserrikoa zen eta ama, berriz, Elgetako Albitxukoa. Aitak etxean erretako gaztainak saltzen zituen kalean eta tabernetan, eta “Paldaiñekua” sagardotegia ireki zuen etxean. Soraluzen eskolatu zen Felix, baina azkeneko urtea Elgetako eskolan eman zuen, amaren jaiotetxean bizi zela. Mendikute tailerrean hasi zen lanean 13 urterekin, latoizko piezak egiten; Pascual Txurrukarenean jardun zuen gero, torlojuak eta ferrak egiten. Osuna lantegian ere egin zuen lan soldaduska aurretik. Gero motorrak konpontzeko tailerra jarri zuen etxean, Sacia lantegian lan egiten zuen bitartean. Osintxuko Soraluze kooperatibako sortzaileetako bat izan zen, eta bertan jardun zuen erretiroa hartu zuen arte. Milagros Egiguren azpeitiarrarekin ezkondu eta seme-alaba bi izan zituzten. Perretxikoak batzen, ortuko lanetan eta fruta-arbolak zaintzen jarduna da.

Zintak

KodeaDataProiektua
SOR-083 2010 Euskal Herriko Ahotsak
SOR-084 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita maisu handia perretxikoak biltzen Transkripzioaren ikonoa
2 4 klasetako perretxikoak biltzen
3 Ehizan desengainua hartu, eta ziza bila familiarekin
4 Zizak oparitu ala saldu?
5 Perretxiko txikiak zaindu behar
6 Sagastiak kimatzen nola ikasi zuen
7 Ondo inausteko jakin beharrekoak
8 Abereak edukitzeak dakarren lana eta mesedea
9 Anaia Afrikan soldadutzan gaixotu
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia