Eibarren gerra garaian egon zenekoa
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-077-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko azaroaren 05a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: SOR-077/019
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
-Gero ba han Eibarren egon giñan, ta argixak emendauta eukitzen giñuzen, argixak-eta emendauta gabian. Ta neri horra tokau jatan. Horra Maltzara tokau jatan eta hortxe egoten giñan guardixan, hor tabernia zeuan tokixan, hor. Hortikan [Iriguenerako] bidia, gorako bidetxurra ta. Hantxen egoten giñan geure zerakin, ametrailladorakin. Hantxen [...] bidian egoten giñazen. Ta beste aldetikan, hau zubixa zela, zubixa zela zaozen ba, zubixa ya haura zertuta zaon dinamitiakin beste alderaiñokua. Beste aldian bi etxe zaozen, beste aldian, ta trenbidia eta [...]. Ta guk han zakuak-eta ifinitta ta zeran; ta hantxe egon giñan. Ta bestia berriro, honek nazionalak honek, Munetako Aitzetan, Munetako Aitzetara, ta Munetako Aitzetatiken tiratu itten zeben. Bati jo otsen gaiñera. Ta han egon giñan. Lana eitten giñun kanterako zeran ta zakua bete ta ipintzeko parapetuetarako ta danerako. Hantxe pasau giñuan denporia. Gero pasau zanian, Illordo ta, Illordon be bazaozen guriak Illordon be bazeon goixan mendixan eta. Ta ekin otsenian, gerran ekin otsenian, azkenian ba gero behera, Eibarrera jentia, Eibarrera ta. Guk, hoixe ein oskuen, Eibarrera zertu giñan, danok Eibarrera zertu giñan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!