Soraluze (Gipuzkoa)

Gernikara bonbardaketa ostean iritsi

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-077-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gernikako bonbardaketa gertatu eta berehala iritsi ziren hara gudariak. Iritsi zireneko oroitzapenak gogoan ditu. Gernikan mendira joan ziren frontera. Han gertatutako borrokaren nondik norakoak azaltzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Danok Eibarrera zertu giñan eta Eibarrera zertu giñanian batailloia ba, hamen be ezin leikek egon. Eibarrera sartzeko zeran eta. Handikan urten giñuan, handik urten giñuan eta horrek Eibarko mendi altuok, Eibarko mendialdetatik zihar joan giñan zeara [zela die horrek], behintzat gabian heldu giñan Gernikara. Bonbardeauta zeon, e, orduantxe gu goiazela bonbardeuan ziharduen, bonbardeuan. Ta gabian oiñez heldu giñan, hortikan hara heldu giñan. Hara joan giñan, heldu giñan hara ta sua zaon oinddiokan. Sartu giñan barrura ta ikusten edo, ta baten atia zabaldu neban, hola puxkat erreta zeuan eta zabaldu neban eta hildakua zaon bertan, atia zabaldu eta hildakua zaon barruan. Hantxe zaon. Esan notsen bestiai ta harekin ze..., han zaozen ofizialak eta. Gero ze in zeben ez dakit. Haura dana erre zan.
-Orduan zuek Eibartik Gernikara oiñez joan ziñaten?
-Bai, danian joan giñan, danian, danian. Goizeko, ez daki ordu batak ordu bixak inguruan heldu giñan hara. Joanaldixa zaon, joanaldixa zaon.
-Ordurako akabauta?
-Bai, bai, haura akabauta. Heldu giñen hara ta ba han zertu giñen mendira. Eta egon giñan mendixan, zela izena dauka harek, mendixa harek...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia