Zaborrak errekara botatzea debekatuta
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-070-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxean argindarra, ura eta komunak beti ezagutu ditu, atzerrian ibili ziren leku guztietan ez bezala. Etxeko zaborra errekara botatzea debekatuta zegoen arren, gauez zipriztin hotsak entzuten omen ziren errekan. Udaleko langilea zen Zabaletak batzen zuen herriko zaborra, orgatxo batekin. Udaleko lan asko egiten zituen Zabaletak, baina ez zen bera udaltzaina. Orduko udaltzaina 'Pistón' ezizenez ezagutzen zuten. Resu Soraluzen bizi izan da ezkondu zenetik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urriaren 17a
- Iraupena: 0:00:49
- Erref: SOR-070/019
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Lanbideak » Udal langileak , Natura » Ingurugiroa » Zaborren kudeaketa
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!