Resurreccion Gallastegi Galartza

Soraluze (Gipuzkoa) (1921)

Biografia

Soraluzen jaio zen, Daniel Mujikaren gozo-denda gainean. Aita osintxuarra eta ama arabarra zituen. Lau anai-arreba izan ziren. Mesedeetako mojen (mercedarias) eskolan ikasi zuen hamabi urtera arte. Hiru urterekin ikasi zuen irakurtzen. Berak bi urte zituela aita hil zitzaion, eta ama berriro ezkondu zen Gabriel Serafinoff Apple-ekin, Errusian jaio eta Frantzian hazitakoa zena. Hamabi urterekin Donostiara joan ziren eta “Librería de Gros” izan zuten ardurapean gerra hasi zen arte. Durangoko bonbardaketan bertan zegoen Resu. Gerra denboran Frantzian eta Espainian zehar ibili ziren ihesi. Anaia bat Asturiasen eta aita “Brigadas Internacionales”etan Valentziako frontean galdu zituen. Gerratik itzulita, “La Tiendita” modura ezagutu zen denda txiki bat jarri zuten Soraluzen. Alberdi ganibet lantegian hasi zen lanean. Gero kanoi lantegian jardun zuen ezkondu zen arte. Bi alaba ditu. Oso irakurle, zinemazale eta bidaiaria da.

Zintak

KodeaDataProiektua
SOR-070 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aitaordearekin Donostiara umetan
2 Gerragatik Bilbora ihesi
3 Aita eta anaia gerran hilda
4 Aita eta anaiaren gorpuak betiko galduta
5 Durangoko bonbardaketa; Frantziara ihesi
6 Frantziatik Castelló de la Planara
7 Lehengusua fusilatu egin zuten
8 Bartzelonatik Bretainiara, eta handik etxera
9 Donostian oztopo handiak, aita komunista zelako
10 "LaTiendita" denda jarri zuen amak Soraluzen
11 Soraluzen lanean
12 Jolasak eta bekatuak
13 Ezkongaietako kontuak
14 Lan egun luzeak "Fábrica de Cuchillos"en
15 Kanoi lantegiko bulegoan lanean
16 Zaborrak errekara botatzea debekatuta
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia