Soraluze (Gipuzkoa)

Anaia, Loiolako kuartelean

Anaia, Loiolako kuartelean Loiolako kuartela hartu zuten milizianoek. Anaia han zegoen, lagun batzuekin. Asturiasera joan zen. Hantxe hil zen, 18 urterekin. Anarkistekin joan zen. Aitak jakin zuenean, hura handik ateratzera joan zen. Politikaz ez zuten ulertzen beraiek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Loiolako kuartela hartu zuten milizianoek. Anaia han zegoen, lagun batzuekin. Asturiasera joan zen. Hantxe hil zen, 18 urterekin. Anarkistekin joan zen. Aitak jakin zuenean, hura handik ateratzera joan zen. Politikaz ez zuten ulertzen beraiek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Donostian uste dot Loiolako kuartela asaltau zebela, ezta?
-Bai, bai.
-Horrekin akordau zinaten edo?
-Bai. Eske gure anaia hantxe zeuan, hantxe zeuan.
-Asaltuan?
-Asaltuan, nik ez dakit /eztakit/ ze.
-Auskalo.
-Lagunekin, lagun batzuekin. Eta gu "dónde estará, y dónde estará y dónde estará?" "He estao ahí, en En Loiola. Ahora me voy a ir a Asturias". Haura Asturiasera joan zan. Han geratu zan betiko.
-Han hil zan, ala?
-Hemezortzi urtekin hil zan.
-Zer joan zan, anarkistekin edo milizianuekin?
-Bai, anarkistekin joan zan. Eta aitta enterau zanian, aitta joan zan handik kentzera. Kendu zeban handik eta gero eztakit nun egon zan, ez dakigu /eztakigu/. Esaten zeban, baiña guk orduan politika-ta guk entendidu be...

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia