Soraluze (Gipuzkoa)

Umetan, giro erdaldunean

Umetan, giro erdaldunean Erdaraz asko egiten zuen umetan. Bera hazitako etxean erdaraz egiten zen, gizona kanpokoa zelako. Amak ere ez zekien euskaraz: Portugaleten jaiotakoa zen. Kalean ikasi zuten euskaraz, eta Frantzian ere bai, gerra sasoian. Besteek ez ulertzeko, ahizpak eta biak euskaraz egiten zuten.
Erdaraz asko egiten zuen umetan. Bera hazitako etxean erdaraz egiten zen, gizona kanpokoa zelako. Amak ere ez zekien euskaraz: Portugaleten jaiotakoa zen. Kalean ikasi zuten euskaraz, eta Frantzian ere bai, gerra sasoian. Besteek ez ulertzeko, ahizpak eta biak euskaraz egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Erderaz asko egitten zan zure txikittan ala zuk euskeraz eitten ziñuan gehixao?
-Keba! Nik erderaz. Eske ni hazittako etxian, bera riojanua zan, erderaz eitten zeben. Andria ez, harek zekixen, Tolosakua zan, eta /da/ ederki eitten zeban harek. Baiña beti erderaz. Eta /da/ gure amak be /pe/ ez zekixen.
-Amak be ez?
-Ez zekixen. Portugaleten jaiotakua zan. Han etxia eitteko edo /ero/ eztakit ze joan zien eta /da/. Hortxe jaio zan. Baiña ez zekixen ezebe. Da gu jun giñan gerrara, eta guk beti eitten giñuan berba euskeraz, beti. Baiña eske danak kastillanuak, bata burgalesa, bestia zan gizona Avilakua; bera bai euskalduna baiña. Gizona Avilakua ta harek be /pe/ dana erderaz.
_Eta zuek ikasi ziñuen euskeraz kalian, ezta?
-Kalian. Eta /da/ Frantzian. Guk bestiak ez entzuteko, euskeraz; aiztia ta bixok euskeraz. Amak be /pe/ ez zeban entenditzen eta /da/. Gure sekretua, ja-ja.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia