Umetako jolasak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: SOR-056/015
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak
Transkripzioa
-Ze jolas eitten ziñuan?
-Ene!, guk danera, guk danera. Hara!, guk ez giñuan erosten jugeteik eta. Keba!Ez dakizu /Eztakizu/ horrek, kaja horrek, betunen, zapatak garbitzeko. Beti: "eso cuando se termine para mí", dana. Da harekin itten giñuan zuluak eiñ, gero palo bat eta zer batzuek, pixua itten giñuan pixatzeko ta. Han berduria hartu han baztarrian-eta /-da/. Halakotxe gauzak eitten [giñuzen]. Eta gero horrek be /pe/ bai, "a tabas".
-Tortoloska?
-Tortolosak. Ya ixa ahaztuta neukan. Eta /da/ ez dakit /eztakit/... Zerakin ai, intxorrakin hola zulua in-eta /-da/, ez dakizu /eztakizu/?, harekin be bai. Eta halakotxe gauzak.
-Txirikillan eta?
-Baitta. Baitta. Txirikillan jo palua ta.
-Jolas gogorra zan hori, e?
-Bai, bai. Bueno, asko. Hori gaiñera gustatzen jakun asko. Gero itten giñuzen kamiñuan, karreteran, Pentsaizu zenbat kotxe pasatzen zien. Han kontuak ipintzen zoskun horrek harek; kultura asko zeukan "Pikalimas"ek. Hori zan asturianua. Eta horrek kontuak ipini: "Al que saque le regalo -qué sé yo- una caja de pinturas" edo /o/ zeoze beti. Eta han kontuak itten etzanda kamiñuan. Halako baten kotxe bat, kotxe txiki bat. Besteik ez zeuan, besteik ez zeuan orduan, bat bakarrik.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!