Gabonetako oturuntza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: SOR-056/011
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
-Gero han zeuan beste etxian, len zien jabiak horren fabrikan jabiak inglesak zien, diretora zan inglesa. Ta zan matrimonio bat, umeik ez zeuken, eta /da/ Gabonetan gu ibiltzen giñan ondo han! Ipintzen zeban, saloi haundi bat zeuken, mahi luze-luze bat, dana trastoz beteta, dana; dana jateko, dana jateko, ez dakit /eztakit/ zenbat gauza, jesus! Eta gu danok juten giñan hara. Zenbat giñan ba, sei edo /ero/ zortzi edo /ero/; danak.
-Ingurutako umiak?
-Bai. Etxe bat zeuan bakarrik. Bueno, etxia erona; han diretoria ta injeneruak eta [...] zeintzuek, han kriadekin. Eta neri txikixena zela..., zela, danok, ezauna nintzan, bai ba, danok: "Esta es la que se quedó huérfana, la huerfanita" esaten osten. Eta banketia zeonian, dagonian, neri eruaten zosten beti: "Benita, ven, ven". Kriadak etortzen zien, "me ha dicho la señora que..., ven a la cocina". Juten nintzan hara ta dana platerak, ez dakizu /eztakitzu/, plater txikixak danak eta. Nik jan han.
-Gustora, ezta?
-Bai ba. Gauza edarrak zien-eta /-da/. Beti, beti-beti diarka ibiltzen zien.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!