Guillermina maistrarekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolara Plazentziara joan zen. Gerra etorri zenean, alde egin zuen hark ere, eta ez zuten gehiago ikusi. Guillermina Altolagirre maistra nazionalista. Erdaraz erakusten zuen, errepublika garaian, baina maistrak euskaraz ikasi zuen Plazentzian bertan. Telefonoz hitz egitea lortu zuen, gerraostean.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: SOR-056/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Baiña aurretik, dana dala, eskolara be txikittan Plazentziara?
-Bai, bai. Euki dou, gaiñera, maestra bat "como nunca he conocido otra".
-Hain ona, e?
- (buruakin bai). Preguntau in notsan. Eske gero ba haura be desaparezidu, ez dakit /eztakit/ nora jun zien harek be, Frantziara edo /ero/ harek be /pe/, baiña ez giñuan ikusi gehixao. Eta /da/ gero beste maestra batek Plaentziakuak esan ostan: "Oye, ya le has visitao a la señorita Guillermina?".
-Gillermina zan orduan?
-Guillermina Altolagirre zan. Nacionalistas.
-Ze erakusten zotsuen, euskeraz ala erderaz?
-Erderaz orduan dana, republikiakin dana erderaz zan. Baiña berak ikasi zeban Plaentzian euskeraz.
-Ikasi zeban?
-Bai, berak.
-Nungua zan?
-Ez dakitt /Eztakitt/, arjentinuak ziela, handik etorrittakua baiña aspaldian, e! Eta /da/ gero nik esan notsan telefonoz. A!, telefonua emun zostan horrek maestra horrek. "Dónde viven?". "En Balleneros" (Donostiako kalea). "a, pues ya voy a ir a visitarle". Jun nitzan eztakit zenbat bidar, baiña keba, iñobez, iñobez. Ni arratsaldian juten nitzan eta /da/ iñobez. Eta /da/ gero esan notsan, "mira, yo no doy con la maestra, y si supiera el telefono...". "A, ya te doy yo". Emon zostan. Gero telefonotik itten giñuan berba. Neri asko nahi zostan harek.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!