Bide konpontzen auzolanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: SOR-043/008
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak
Transkripzioa
- Eta esan dozu bidiak, e, oingo bidiak ez diala... ez?
- P: Bo!
- Orduan euki izan bazenduezen... Zelakuak zian lehengo bidiak?
- P: Zelakuak izango zian!
- M: Dana harrixa, ta... edurra!
- P: Ganaua, uzta... idixa uztarrixan juateko bidia be ez dana, harentzako pixkat aldamenetik edo izeten zan, baiña astuakin juateko atajua izetiarren...
- M: Hurrao izetiarren...
- P: ... txarrauak igual, aldapia edo po... gauza asko!
- Eta noiz hasi zian bidiak pixkat txukuntzen edo konpontzen edo?
- P: Jardun, epoka hartan, beti konpontzen zian, ibiltzen zian —urtian ez dakit ze sasoe zan— konpontzen, baiña harek ez eguan hola eskuz konpontzerikan, zeoze, arreglautxo bat emon.
- Eta horretan ze jarduten zeben, basarrittarrak?
- P: Bai, bai, bai bai.
- M: Bai. Juntau basarrittarrak, mordua.
- P: Eta aiuntamentuak erraziñua zertzen eban... ardaua ta ogixa. Bai. Zenbat lagun, ez dakit ze izaten zan erraziñua, kuartillua edo bakoitz... ez dakit zer, ogixa ta erraziñua aiuntamentuana.
- Orduan, auzolanian eitten zan bidia...
- P: Bai, bai, hori bai. Urtian bi ekiñaldi izaten zian, bat udazkena eta bestia ez dakit noiz izaten zan, udabarrixan edo.
- Eta esaten dozu idixak be uztarrixakin juateko ez ziala bidiak, ez?
- P: E?
- Ose ke idixak be ezin izaten zian...?
- M: Bai, uztarrixan, beren bidia harek, beste bide batetik.
- Baiña ez bide guztia, ez?
- P: Ez, ez, ez, ez,
- M: Ta lastua kaletik idixekin jaso bihar izeten zan orduan ta astuetan pentsua, ganauentzat.
- P: Oiñ aiña ez bihar, egon be ez horrenbeste, ta emon be...
- M: Gitxitxuao.
- P: Erraziñua.
- M: Baiña astuekin, astua ta idixekin, kalian hartu lastua ta...
- P: Baiña hori lasto ekartiori be ez dakit noizkua izengo dan. Ni e... Gu gaztiak giñanian asko ez zan ekarriko. Gure aitta zanak lasto asko ez eban ekarriko. Ez dakit, baiña ez…
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!