Soraluze (Gipuzkoa)

Errepublikak ekarritako aldaketak eta gainbeheraren arrazoia

Errepublikak ekarritako aldaketak eta gainbeheraren arrazoia Errepublika garaian aldatu ziren kontuak: eliza eta estatua banatu, akademia militarrak itxi, 44 lan-orduko astea... Aldaketak azkarregi egin ziren eta boterea zutenak kontra jartzean huts egin zuen errepublikak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublika garaian aldatu ziren kontuak: eliza eta estatua banatu, akademia militarrak itxi, 44 lan-orduko astea... Aldaketak azkarregi egin ziren eta boterea zutenak kontra jartzean huts egin zuen errepublikak.

Transkripzioa

- I: Gero gauza bat, neretako, geruao pentsatzen egoten nitzuan ni, orduko zerak, ezta? legien aldaketak eta… Egon zuan [dogmatismo] asko egon zuan. Baiña lehen esan dotena hor, bat, “Separación de la Iglesia y del Estado”, ein bihar zan gauzia. Baiña horrekin Elizako jerarkixak kontra ipini jittuan. Gero beste bat ein juan, baeuan jeneraletan ta zerian, ejerzito espaiñolian, bueno! iñun baiño gehixao jeneralak eta be. Ta akademixak itxi in juan zertu arte, normalizau arte, edo zertu, ta militarrak ipini jittuan kontra. Ta halako gauzak, ba, mordua. Bizkorregi ein jittuan gauzak. Bizkorregi, ez dakik? Jentia preparau baiño lehenao “tra!” ta… Kontra ipini juan zera, hau… sozial asuntuan be, ba, ordura arte ahal zebanak ahal zeban beste ordu eitten juan. Ipini juan “la semana de cuarenta y ocho horas”. Edo… “cuarenta y cuatro horas”. “Cuarenta y ocho” aurretik euan, uste juat. “Cuarenta y cuatro horas”, osea, zapatu arratsaldia jai. Este… “sábado inglés” esaten jakuan horri. Ta orduan, ba, zera, patronala edo kapitala, ba, kontra ta… Oseake, indarra euken guztiak kontra ipini jittuan. Ta gero beren artian be zer asko egon zuan, e! Ez jakixat nik, ez juen jakin gauzia ondo eruaten neretako.
- J: Bai, baiña, gero ya oztopuak gero aldia guztietatik oztopuak, e! Laga be ez!
- I: Ez ba, ez ba!
- J: Laga ez.
- I: Ez otsen lagatzen, ez otsen lagatzen gauzak ondo eitten be. Hori be ez. Baiña jentia be ez jeuan zertuta…
- J: Ez, ez.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia