Soraluze (Gipuzkoa)

Errekan arrantzan

Errekan arrantzan Arrantzan ere egiten zuten ibaian. Batzuek haitzpeetan eskuarekin harrapatzen zituzten arrainak. Aingiratan nola egiten zuen euren ezagun batek.
Arrantzan ere egiten zuten ibaian. Batzuek haitzpeetan eskuarekin harrapatzen zituzten arrainak. Aingiratan nola egiten zuen euren ezagun batek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baina behin uda allegau ezkero, beti uretan hantxe, hantxe, beti ibaixan.
- Ta bestelako ze gauza gehixao eitten zian e ibaixan? Baiñua…
- Baiñua e.
- Arrantzia.
- Arrantzan, arrantzan bai, arrantzan asko gaiñera e, jolin. Kaiñiakin ta, bueno bueno…haura izaten zuan e, bazuk e heizpetara juaten zittuazen, heizpetan, harzera eskuekin, ta beste bazuek eitten juen e honek e zapateruan ta aitta ta horrek e jaken e kordel bezelakuakin harze eban e anzuelua ta txitxariaz sartu heizpetan.
- Zuluetan.
- Zuluetan sartu, ta euki piskat eta trak, eta aingiria. Aingiratan.
- Hola sartuta, norberak anzuelua sartuta?
- Bai bai bai. Berak norberak sartuta uretan ta hartu sartu e barilla bezelako baten pitiakin ta anzueluakin ta kanaloiakin ta sartu ta euki ta etara ta aingirak etaratzen.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia