Soraluze (Gipuzkoa)

Gerraren inguruko ikuspegia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra baino gauza tristeagorik ez dago. Gaurkotasunarekin zerikusia duten gaiak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta oin entzuten dozunian hor… oin be dana telebisiñuan gerria, gerra-hotsa, besterik ez dabil ta ze… ze pentsatzen dau batek?
- Gerria baiño tristiaorik ez daok, gerria ebitau ein bihar jok, nik hori esaten juat.
- Hori baiño lehen edozer gauza…
- Gerria dok, gerria dok izan leiken gauzarikan tristiena dok. Nik ez jakixat… ezin jotset konprendidu oin batzuek darabixen… juan in bihar dala. Nik Bush be konsideratzen juat, neretako, Hitler-en ta moduan “un dictador” dok haura be neretako, “dictador”. Ezin leikek bestela euki hori… hori goguori gerrarako! Nahi jok dominau, nahi jok harek daukan petroleua be bera jabetu. Horixe. Nik uste juat horixe dala dana, e? Dirua izaten dok gehixenetan, gaiñera, holako…
- Bai, horren…
- Ta horren alde darenak badakizu zeintzuk dian, gerrian alde, lehenguak. Ahal dala ebitau ein bihar dok gerria.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia