Gerrako momenturik gogorrenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerrako pasarterik gogorrenak: Gernikako bonbardaketa; anaiaren berririk gabe egotea...
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2003(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: SOR-027/017
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Karo, nere gudarostia ez zuan izan luzia ta zera, baiña probau najuan behintzat. Probau najuan ta...
- Ez zare gutxi probauta.
- Heriotzia be ikusi najuan hurrian... ta trajikuena Gernikako bonbardeo haura. Tokau in jatan dan-dan-dana ikustia. Negar batian, nere laguna ta bixok, bixok negar batian. Haura zuan... Gero urten ta...
- Haura bai izango zan gogorra, ezta?
- Haura zuan ona! Gero billau ezinda alkar! Iñaki banekixan, ez nekixan bizi zanik be! Dana sutan jeuan! A! ta gero gaiñera, lehen esan juat ba esan notsala e: “Hemen jente larregi daok eta hobe juau pixkat gorutz eittia”. Beheruzkuan bertatikan pasau giñuazen; hain zuzen, bonba bat bertan jausitta jeuan. Eta han jeuan triskantzia! Hanka barek be gizon bat ikusi najuan. Honek zertuta... ta bizirik artian. Uluaka ta... hango odola ta hango txipristiña ta zera.... ikusgarrixak.
- Bai, pentsatzen dot.
- Kuadruak. Geratzen jataz... zerian.
- Ta orduan han falixakuak-eta be hil jatzuezen?
- Gure familixakuak, senidiak bai hil zittuan. Hil zittuan. Ta eridu be bai. Eridu be bai. Bat debarrak zittuan, ta hantxe, Gernikako bonbardeuan... Ta morduak giñuazen, ba, e... baiña nahiko suerte euki genduan.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!