Soraluze (Gipuzkoa)

Plazentziarrak gerra zibilean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Soraluzeko ezagun asko hil ziren gerran. Batailoi desberdinetan egon ziren plazentziarrak: Amuategin, Itxarkundian...

Transkripzioa

- Ta hamen Plaentxian e... zela izen zan da entzun da ta aukiko zela gitxi gorabehera...
- Zela?
- Plaentxian ze gertau... Plaentxian e... hildako asko ta egon zian orduan [...].
- Orduan mordua hil zittuan. E... "Batallón Amuategi"-xan jeuazen e... honek e... gorrixak esaten zana, ezta; sozialista ta halakuak, ezta? Geure ezagunak, bueno, baiña gazte-gaztiak hil zittuan. Ta e... PNV-kuak e beste zerak... honek Itxarkundian be mordua hil zittuan... berrogetatik... berrogeittik gora behintzat hilgo zittuan plazentziatarrak e! Hil zittuan inguruan. Jende asko hiltzen zuan, asko.
- Kanpoan zebizela?
- Bai. Kanpuan? Gerran. Gerran hil. Ez, bonbardeuan ez bestela. Frentian. Frentian hil. Lorenzo Epelde ta "Seulete" panaderua ta... Jesus! Zelako mutilak! Zelako mutillak baiña! "Usetxe" ta... "Usetxe" zuan ziklistia idolua zuan plazentziatarrona gaztiona... zera zuan bizikletan e... hamen Andramarixetan eitten zan karreran beti lelena ateratzen juan. Zuan mutil bat, dibujantia, artetsua... "Usetxe"... haura be jo-ta txipristinduta geratu ei zuan. Bonbiak arbola baten kontran edo... jo-ta... obusak berak jo hi! Jo-ta zeatuta geratu ei zuan. Asko, asko, asko hil zuan orduan. Asko hil zuan. Ta haura giro haura, giro haura... hona etorreria ta despreziu harek eta... Gogorra izan zuan... ta gero, ba, bizimoduak ba...
- Bai, aurrea ein bihar.
- Aurrea ein biha dok eta...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia