Soraluze (Gipuzkoa)

Batallón de Trabajadores

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Atxilotutakoen izenak hartu eta informeak eskatzen zituzten bakoitzaren jaioterrira. Bera etxera bidali zuten; anaia "Batallón de Trabajadores"era.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, Mirandatikan edadez… edadia. Hartu [oskuezen] filiaziñua ta gero herrixetara be eskatu zerak, informiak eskatu ta abar ta hain txarrak ez zittuen emongo nereaittikan.
- A! Ze eitten zeben, izena batu ta nobere herrira eskatu…
- Izenak hartu ta gero nunguak, [nunguak] giñan ta hola.
- …zein zan ta hori?
- Gero hamendik bialtzen juen “elemento peligroso” ta holakuak zittuan. “Nacionalista destacado” ta “no sé qué” ta… Nereaittik ez, ba, ni gaztia nitzuan ta itxuria ez juen halako zerik emon, halako txarrikan. Ta bialdu najiñuen ni etxera. Urten ein najuan hamendikan, esan dodan moduan, iraillan hogeixan ta hurrengo urteko iraillan hogeta seixan etorri nintzuan, allegau nintzuan etxera. Ta nere anaia egun batzuk, egun bi, lehenao edo, Iñakik hamazortzi urte zela eukazen haura a “batallón de trabajadores”. Hara bialtzen jittuen. Baiña edadia batzuk pasautakua eukenak be etxera. Ez dakit, ba, bajeuazen berrogeta hamarrekuak-eta be. Guretako aittitta pentsatzen genduan hori…
- Ta han zeuek preso egon [ziñenian] jentia hil be eitten zeben orduan?
- Ez. Ez, ez, ez. Oin, tratua gogorra bai, e? Tratua gogorra bai, e? Joe, jo-ta atzetikan juan ta [jo-ta igual…].
- Edozer. Bai, amorruakin, behintzat.
- Bai, bai, bai, amorrua. Euskeraz entzutiarren be bai, jo-ta dale! Euskeraz entzutia ta zera zuan. Gogorra, gogorra. Ointxe be holakotxe zera daok, e? Girua, girua holakotxia ointxe be. Oin be ahal balebe eingo leukie, igual-iguala eingo leukie.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia