Bilboko ofentsiba
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2003(e)ko otsailaren 11a
- Iraupena: 0:02:15
- Erref: SOR-027/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Ta klaro, ordura arte ederki ibili nitzuan ni, baiña gero haura bonbardeua [...] zanian, hain... Etxia baek eta ezebe bae geratu giñuazen, [eze] gure tianak eta danak, danak erre zittuan. Ta harek be Foruan-edo bajauken zer bat, zeren bat, etxeren bat, eta haura, hara edo. Baiña guk, Iñakik eta nik, ba, urten genduan, ta orduaintxe juan nitzuan ni gudari. Baiña ordurako baneukazen hamazazpi urte kunpliduta. Hamazazpi urte besterik... Gaur mutikotxua pentsatzen jatak neri hamazazpi urtekua, baiña neuk ez najuan pentsatzen ni mutikotxua nintzanikan! Joe! Ta hantxe, neu baiño fusil... neure alturia baiño fusil luziauakin. Gerra europeako zerak ziala esaten juen, frantsesak-edo, tiro batekua.
- Bat bota ta berriro kargau [arte]?
- Haura zuan metralletia haura! Tiro bateko fusilla. Igual dok! Bueno, behintzat halaxe, ba, soldaduskan. Ta gero, Bilbora sartu zianian-ta, urten genduan handikan be. Akordatzen nok, oiñez juan nitzuan tio batekin. Urten --Portugaleten lo ein najuan orduan nik, ta-- urten goizian... Ba, bajetuazen zerak, moruak eta tropak eta baetozela-ta urten genduan. Illuntzirutz urten genduan. Bai. Ein genduan gau guztia zerian, kamiñuan. Kamiñua betian jentia, burdixekin basarrikuak eta ganauekin, ta umiak, eta hango kurriskia ta hango zera. Gabaz, illunetan, ezta? "Argirik ez piztu, argirik ez piztu" esaten ibiltzen zittuan, baiña noixian behin bateronbatek "tak!" edo linternia edo [...] juen, ta "Argi hori!" ta ez dakit zer ta... Kuestiñua, orduaintxe be bonbardeau eitten giñuezen, ta ez juen azertatzen kamiñua, baiña inguruan ta... Hasten dok, txistua moduan izaten dok, "fsssii" bonbian zera, ezta? Kamiño baztarrian etzin kunetan, ta pasau artian. Ta bota "bloun, bloun, boun, boun" bota illaria bonbak eta joño! ya juan dok hau. Illunetan, e! Ta halaxe allegau giñuazen Castro Urdialeseraiño [...]. Oiñez, oiñez ein genduan.
- Ta orduan [...] gudarixen zerakin? Batalloian edo, hola, bestela?
- Artian ez. Ni ez artian. Iñaki bai. Iñaki orduan jeuan batallon zerian... "Batallón Sasetan" jeuan haura.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!