Soraluze (Gipuzkoa)

Euskal Herriko ofentsiba

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1929. urtean Soraluzen jaiotakoa. Gerra Zibila hasi zeneko kontuak. Euskal Herriko ofentsiba.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gogorra izan zuan hamengua, hamengo...
- Zeu ze zara? Plaentxian jaiotakua izengo zara, Plaentxiakua...
- Plaentxian jaixotakua. Ni jaixo nitzuan... Ipinitta daukak ala ze?
- Bai, bai, baiña zu horreaittik trankil ibili, e!
- Ni jaixo nintzuan milla bederatzirehun ta hogeixan, urtarrillan hamaikan jaixo nintzuan. Oin jaukaraz, ba, larogeta hiru ointxe eindda larogeta hiru urte. Ta hamen, gerria hasi zanian, ba, bajetuazen Naparruatikan ta mendixetatikan honutz. Ta oso gogor, gaiñera, etorri zittuan, e!
- Aurrian harrapautako dana zertzen...?
- Harrapatzen ebena... Gaiñera, ordenak be gogorrak hartuta, e! Ordenak be bai...
- Iñungo errukirik barik ibiltzeko...?
- Bai. Orduan Mola zuan, jeneral Mola, ta hamen Euskal Herriko zera, ofensibia, hasi zana, hamentxe hasi zuan. Eibarko Arrate ta hamendikan hasi ta zerak, Euskal Herriko zera, ofensibia. Ta ordenia emon juan harek, beran soldaueri, Molak: "¡No quiero prisiomeros, eh!".
- Danak akabatzeko?
- Bai, horixe esatia nahi juan.
- Iñor ez harrapatzeko...
- Horixe esatia nahi juan harek. Holakotxe gogorra izan zuan haura.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia