Ikatza egiten zenbat urterekin hasi zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2003(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:01:22
- Erref: SOR-024/017
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Inguruko herriak eta auzoak
Transkripzioa
- Eta zu noiz… noiz jakin zenduan zuk ikazgintzan gitxi gorabehera?
- Nik? Nik ikazgiñan, ba… ekingo nintzuan ni treinta y ocho, holako bat, lehelengo etxian ein […] aitta zanak eta bixok. Etxe onduan, Kiruetan. Ta, gero, egurra hara ekartia asko kostatzen zan tiratzia hara, ta han bertan, eguan lekuan, basuan, Bertan eitten genduazen horrek lau-unok ta han.
- Ta lehenau be aittak einda zekazen?
- Berak gaztetan zala ikusitta. Arrate balleko Arizmendin egon zuan kriau gure aitta zana. Egon ei zuan. Ba, haintxe ikusitta txendorrak zela eitten zian ta zela izeten zan iketza eittia. Ta, gero, Kiruetan bajeuazen ehun ta hamahiru pago-edo, [horrek] arbola haundixok, ta adarrak be bai honenbeste sendokuak-eta batzuek baeukezen. Pago bati ebai [notsezen] —ba! honenbeste izengo zuan mehiena be— hamaika adar.
- Pago bati?
- Harek zenbat urtian eren mozteke…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!