Ikatza txondorretik nola atera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2003(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: SOR-024/013
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Gero etaratzeko, haura… keiok pixkat gastatzen jakon edo zertzen jakon […] eitten ebala behera. Ta, gero, egun batzuetan lagatzen dotsak, egun bat edo gehixao lagatzen badotsak hari, atzera indarra hartzen jok harek. Ta komeni izeten dok haura keia gastatzen jakon zerien, goittikan behera… Belakixa esaten jakuan oholezko zer batzuk eukitzen genduazen, atxurran formako batzuek. Ta harekin kendu lurra dana behera, ta zikiña edo zera badauka kendu ta atzera han “da!” tapau haura. Berriz beste zati bat, beste zati bat, buelta danian garbittu. Gero, hurrengo egunian-edo ekitzen hetsan etaratzen. Etaratzen be iguala: hartu goittik behera sardiakin ta, puntan, ta holako zabalerako zati bat ta beheraiñokan. Etaratzen heban iketza, ta iketz hori atzian gero eskobakin-edo zabalduta ipintzen heban hoztu dein, berriro su hartu ez deixen. Bestela, iketza hona behera bajatu [ta] hamen lagatzen badok pixkat sendo-samar, atzera horraxxe etaratzen jok. Ta zabal-zabal eitten badok, ya hoztu eitten dok ikatza. Buelta danian haura pasau, berriz hurrengo txandan be iguala: berriro […] zati bat… Txendor hor… hirurogeta hamar bat zaku daukazen, hirurogeta hamar-hamabost zaku daukazen txendorra, ba, hiru bat ekiñaldittan-edo etaratzen da. Ta, bestela, prisaka […], su hartu ta erre igual.
- Larrei kendu ezkero…
- Larrei ez. Hik batera kentzen badok haura, ba, han pillia ta artian haura jo-ta berua daok eta harek hartzen deuk indarra edo pixkat sua [pizten ekitten] bajak, han ez daok aguantatzerikan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!