Soraluze (Gipuzkoa)

Txondorra egiteko urratsak

Txondorra egiteko urratsak Txondorrak nola egin behar diren. Ezagun bati erre egin zitzaion.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txondorrak nola egin behar diren. Ezagun bati erre egin zitzaion.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aurretik esan najotsan: "Hau... ez [eixok] honi txendorroni surik be sartu". ["Zeba?"] ta zerian, ta "Zeba?". "Hau atzera soltau ein bihar jok horrek txendorronek ta berriz kargau". Eske txendorra komeni izeten dok, lehelengo barruan-ta egur zakarrak be ipintzen jakuezik, baiña hau egur mehiau be kurioso-kurioso. Gero, azkenian, egur holako sendoerako egurrakin-edo dana bardin-bardin ein bueltan. Ta gero orbela botatzen dotsek arbustuori ta harekin. Lurra barrura juan ez dein [izeten dok] haura ostruaura. Ta gero geiñian lurrakin tapau. Ta harek haura bardinddu biharrian, goixan puntan laga juan holako pago-adar mutur haundi bat, gora euala ta zerian. "Horrekin ezin leikek, baiña!". Haura zohixa, lurrien etara zohixa ta zerien, ta harekin ipini ta "Bai, bai". "Ezin leikiela! Kendu ein bihar dala!", ta "ez" ta "bai" ekin [...]. "Heuk ein eik orduan nahi duana, ni ez natok berriro hona ta!". Alde ein najuan ta gero San Andresen zahar bat. Haura be ibilitta euala-edo, ta harek be jardun ei jotsan: "Baiña, hau, sua pixkat behera ekitten danian, hamendik suak eingo jok eta ez jok errendiduko hau! Hau ez dao [...]". Halaxe ein bihar zala ta ez dakit zer ein bihar zala ta beria. Ondo geratu zala, bestia zala, bazkaittara etorri zala etxera... Atzera juan zanian txendorra erdi [erre...], dana su hartuta ordurako. Ta behin txendorrak su hartu ezkero, [...] dominatzerikan. Ez dakak [urriñera] juaterik hurrera. Han geratu jakon.
- Orduan, inportantia ze zan, ondo bardintzia?
- Txendorra? Bai, ondo bardinddu. Azkenerako haura bardin-bardin geratzen dok.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia